XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.2. Aldioroko prestazio ekonomiko gaietan.

a) Familiako Sarrera Minimoaren onespen eta ordainketa.

b) Familiako Sarrera Minimoa ukatzea, aldatzea, etetea edo baliogabetzea eta onuradunak hartzen duen obligazioaren konpromezuen ezarpena.

1.3. Obra kontratatze, hornikuntza eta laguntza tekniko gaietan.

a) Obra zertifikatu eta aurrez baimenemandako konturako beste ordainketen onespen eta ordainketa.

1.4. Beste gaietan.

a) Diputazioren kontura lagundutako zentru, edo etxebizitzetako sartzeen baimena.

2.- Delegaturiko eskumenak ezingo dira berriro delegatu Zuzendaritzako beste organuetan Foru Diputatuaren Aginduz ez bada.

3.- Osasun eta Gizarte Ongizateko Zuzendari nagusiak emandako delegazioaren arabera hartutako erabakiek espreski konstarazi beharko dute eta Osasun eta Gizarte Ongizateko Diputatuak diktatuak kontsideratuko dira.

4.- Delegazioz hartutako erabakien kontra sartuko diren errekurtsoak erabakitzeko eskumena Foru Diputatuarena izango da edozein kasutan.

5.- Foru Diputatuak beretzat hartu ahal izango ditu, edozein une eta eginkizun jakinetan, delegaturiko konpetentziaren bat edo denak.

6. - Osasun eta Gizarte Ongizateko Zuzendari Nagusiak hilero emango dio Departamenturako Diputatuari delegazioz hartutako erabakien berri.

Xedapen Derogatzailea Eskumenak Osasun eta Gizarte Ongizate Departamentuko Zerbitzuko buruengan delegatzen zituen 1985eko azaroaren 14eko Foru Agindua (Er. 153) derogatu egiten da.